XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrelako gauzetara oitua zegoalako-edo, tratalariaren deadar guzti aiek, etzioten ikara-txikienik ere egin Pernando`ri.

Ta ase-ase ta argi-argi irten zan On Krixpin`engandik, eta bere etxerako bidea artu....

- Baiñan, Pernando...! Zu emendik...?, galdetu zioten, bidean, apain-apain jantzitako gazte batzuek.

- Zer, ba...? - Azkarate`ko festak dituzu gaur, gizona...! - Egia...!.

Eta bere etxerako bidea utzi, ta Azkarate`rakoa artu zuan Pernando`k ere.

Festa-eske bait-zeukan barrua...!.

Oraindik esan ez baldin ba`degu ere, garai artako bertsolaririk onenetako bat zan Pernando.

Ta oso-ondo artuak izaten ziran bertsolariak edonun, ta jaiak zituzten errietan areago.

Pernando`ren pekatua, pobrea izatea zan, eta etzan, txukun-txukun jazten zan oietako bat, izango.

Ta ortik jotzen zuten, askotan, beste bertsolari-lagunak.

Izan ere, aundia egin zuan, bein, Pernando`k.